'Hizkuntza, Kultura eta Politika Etnolurraldeetako Mobilizaziotan' hitzaldia izango da gaur Erromako Associazione Culturale Euskara elkarteak eta Upter Unibertsitateko Euskal Sailak antolatu duten EHROMA egitasmoaren barruan.
Parte hartzaileak: Zoe Bray (antropologoa, European University Institute di Fiesole-n), Aitzpea Leizaola (antropologoa, Euskal Herriko Unibertsitatean), Carlo Pala (politologoa, Università di Cagliari-n), Gianmarco Serra (idazle eta dokumentalista). Moderatzaile laneta Marco Santopadre Radio Città Aperta irratiko zuzendaria izango da.
I “Partecipazione e Conflitto” aldizkariaren azken zenbakiaren aurkezpena ere izango da.
Ekitaldia arratsaldeko 17:00etan izango da Kultur Etxean (Via San Crisogno 45 – Roma, Trastevere).