euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Hitzaldia, Nevadako Unibertsitateko Kent McAdoo-ren eskutik, 'Euskal artzainak, garai baten amaiera' izenburupean

2008/09/24

Non: Lakeview, Estatu Batuak

'Basque Herders — The End of an Era' (Euskal artzainak, garai baten amaiera) izeneko hitzaldia emango du gaur asteazkena, irailak 24, Oregoneko Lakeview-en, arratsaldeko zazpietan, Kent McAdoo Nevadako Unibertsitateko baliabide naturaletan adituak, gehienbat 1970eko hamarkadan euskal artzainekin 13 hilabetez bizitzen emandako esperientzian oinarrituta.

Hitzaldia Oregon Ekialdeko Liburutegien eskutik heldua da, babesle  Institute of Museum and Library Services-en “A Sense of Place” programa Oregoneko landa eremuko komunitateetan arte, zientzia eta humanitateak sustatzeko.

Xehetasunak eta agitasun gehiago eskuratzeko, jo Lake konderriko (Lakeview da herriburua)  liburuzain den Amy Hutchinson-engana, hona deituz: (541) 947-6019.



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia