Euskal Herritik etorririk, hitzaldia emango dute gaur astelehena, irailak 22, arratsaldeko zazpietan, Buenos Aires hiriburuko Mexiko 1880 kaleko euskal egoitzan Euskaria Fundazioko Joseba Mikel Agirre Oar eta Raul Diaz de Arkaia kideek, 'Lurraldetasuna, erabakitzeko eskubidea, eta euskal gatazkaren oraina eta geroa' gaitzat harturik.
Euskal Herriaren egoerari "elkarrizketan eta Autodeterminazio Eskubidean oinarritutako irtenbide politikoa" ematen ahalegintzen den Fundazio honetako kideok itzulia egiten ari dira Uruguai eta Argentinan (Mar del Plata, Laprida, Buenos Aires, Rosario, San Nicolás, Montevideo...), euren Argentinako ordezkari diren Jose Domingo Ormaetxea eta Santiago Bereciartuak koordinaturik.
Euskariaren webgunea: www.euskaria.eu.