Larunbat honetan, irailaren 10ean, hitzaldia eskainiko du Chascomuseko 'Casa del Casco' delakoan Laura Nóbile de Abarrategui-k genealogia hastapenez, bereziki euskal genealogia aipaturik, "Semeak ahantzi nahi duena, bilobak oroitu nahi du" izenburupean, bertako Euskal Etxeak eta Herriko Ondare Historiko Zuzendaritzak aurkeztuta.
Arbol genealogiko bat egiten erakutsi eta horretarako balia daitezkeen tresnen berri emango da.
Ekitaldia, Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxearen 20. urteurreneko ekitaldien barnean kokatzen da.
-Zingirako Euskaldunak-en webgunea: www.vascosdechascomus.com.ar

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


