Saltako Gure Etxea Euskal Etxeak, Argentinako Salta probintzian, Aberri Eguneko ospakizunak apirilaren 16ra aldatu zituela iragarri zuen.
Gaur, beraz, ostirala, apirilaren 16an, gauzatuko dira, Jean Plaget Institutuko Hitzaldi Aretoan (Alberdi kalea 783), arratsaldeko zortzi t'erdietatik aurrera, honeko egitarauarekin:
-Hitzaldia Euskal Kulturaz, Susana Mirande Filosofian lizentziaduna hizlari
-Euskal Herriko irudi ederrenen selekzio baten proiekzioa
-Euskal musika herrikoi eta tradizionala entzungai
Euskal Etxearen webgunea: http://gureetxeasalta.blogspot.com