Eusketxetik adierazten zaigunez, ostegun honetan, 2010eko uztailaren 8an, Eusketxek Koldo Zabalondo eta Maite Oiangurenen bisita jasoko du berriz ere. Lehenengo aldian haritza izan bazen ardatza eta bigarrenan ikazkinen eta burdinolen munduaz aritu baziren, oraingoan 'Armen ekoizpenaren historia, euskal burdinolen burdin ekoizpen tradizionalen bidetik etorria' izan da aukeratutako gaia. Ekimena Eusko Kultur Etxeari (Eusketxe) dagokio, Mexiko 1880 kaleko euskal egoitzan lagun dituen Euskaltzaleak eta Ekin Argitaletxearekin batera.
Hitzaldia amaitutakoan, Txindoki Taberna zabalduko da, modurik egokienean ospatu ahal izan dezaten bertaratuko direnek Argentinar Independentziaren eguna.