Gaur asteartea, urtarrilaren 12a, 20:00etan, Euskal Etxeko Pello Aranburu Aretoan Martxelo Otamendi Berriako zuzendaria mintzatuko da Audientzia Nazionalean bere eta Egunkariako beste zuzendarien aurka 2003 urtean egunkaria itxia izan zenetik zabalik dagoen auziaz. Izan ere, gaur berriz hasiko dituzte ekitaldiak epaitegian eta horrek ekarri du Madrilera Otamendi.
-Madrilgo Euskal Etxearen webgunea: www.euskaletxea-madrid.com