Gaur larunbata, maiatzaren 29an, arratsaldeko zortzi t'erdietan, Buenos Airesko Euskaltzaleak elkarteak Mexiko 1880ko bere egoitzan antolaturik, hitzaldia emango du Resumen Latinoamericano-ko kazetari den Carlos Aznarezek, 'Bigarren Mendeurrena testuinguru, Latinoamerikak aurrera darrai bigarren Independentzia bidean' gai harturik.
Venezuela, Bolivia, Kolonbia, Puerto Rico, Ekuador... Herriaren sormena bere burua antolatzeko eta borrokatzeko modu berriak asmatzen joan da. Duela 200 urte kate espainiarrak mozten egin bezala, gaur egun erronka AEBak eta Europak kultura, ekonomia eta baita militar mailan ere ezarritako menperatzearekin apurtzea da gakoa.
Hitzaldia eta gero afaria izanen da eta kantua eta dantza bilduko dituen elkarretaratzea. Txartelak 25 peso, barne direla locro (kalabaza, artoa eta babarrunak dauzkan plater tipikoa) eta bi edari.