Hitzaldia emanen du gaur arratsaldeko zazpi t'erdietan Baionako Eusko Ikaskuntzaren egoitzan, Jaureguiberry, 51 helbidean (merkatu ondoan) Argentinatik Euskal Herrira atzo eguerdiz heldu zen Ignacio Cloppet-ek, izan ere Argentinan argitara eman berria duen "Los orígenes de Juan Perón y Eva Duarte" liburuaz. Liburuan, Juan Domingo Perón eta bere emazte Evitari buruzko bere ikerketen berri ematen du, orain arte argitara eman gabeko 42 dokumentu eta ekarpen berri agerian ezarririk.
Aurkezpenak euskaraz baina ekitaldia gaztelaniaz izanen da gehienbat, egileak lengoaia hori baizik ez baitu mintzatzen.
Liburuari eta egileari buruzko elkarrizketa eta informazioa, hemen.