Gaurko amaituko da La Platan 'Euskal kooperatibismoa: baloreak eta internalizazioa' izeneko graduondoko mintegia, maiatzaren 26tik gaur arte La Platako Unibertsitate Nazionaleko (UNLP) Zientzia Ekonomiko Fakultatean irakatsi izan dena, Larrañaga inginaria eskola-emaile, Eusko Ikaskuntzak eta UNLPk indarrean daukaten akordioa medio antolatua.
Mintegiaz gain, Larrañaga irakasleak publikoari zabaldutako hitzaldi bat emango du gaur larunbata, iluntzeko seietan, kasu honetan La Platako Euzko Etxean (calle 14 y 58), 'Mondragon miraria' izenburupean.
Antoilatzaile, UNLPko Euskal Gogoeta Katedra Askea eta Zientzia Ekonomiko Fakultateko Ikasketa Kooperatibo Institutua.