NABO, Boise Fronton Association, Eusko Kirolak eta McU's Sports-en babesarekin, Boiseko Euzkaldunak Euskal Etxeak Hirugarren Paleta Topaketa antolatu du datozen egunetarako.
Guztira 8 gizonezko eta 4 emakumezko talde arituko dira, Boise, Chino, San Francisco eta Bakersfield-eko jokalariekin. Hau da gaur, uztailak 29, jokatuko diren partiduen zerrenda:
-9:00/13:00- Lehen fasea gizonezkoak
-15:00/17:00- Lehen fasea emakumezkoak
-17:30/19:30- Bigarren fasea eta semifinalak gizonezkoak
Euzkaldunak webgunea.