Buenos Aireseko Ekin argitaletxe euskaldunak antolatuta, hirugarren aldiz ospatuko dira elkartze eta hausnarketarako Kafe Ekin topaketak. Bertan, Arturo Campión idazlearen testuak aztertuko dira.
Kafe Ekin topaketa berri honetan Campión-en obra aztertuko da, batez ere `El genio de Navarra´ eta `Navarra en su vida histórica´ obrak.
Elkartzea arratsaldeko 19:30etan izango da Buenos Aireseko México 1880 egoitzan.