Hirugarren eguna izango du gaur, ekainak 3, Asunciongo 'Jasone' Euskal Etxeak antolaturiko Euskal Asteak.
Gaurkoan "Euskadiko Gastronomia eta Turismoa" aurkezpena egingo dute Javier Araujo Montes sukaldariak eta Mercosur-erako Euskadiko ordezkari den Elvira Kortajarenak ere. Aurkezle gisa, Espainiako enbaxadore Juan Fernandez Trigo izango da.
Aurkezpena arratsaldeko 20:30etan hasiko da Gran Hotel Paraguay-n (Las Residentas eta Padre Pucheau) eta ondoren, afari bati ekingo zaio, euskal moldeko platerekin.
Asunciongo 'Jasone' Euskal etxearen fitxa.