euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Hiru metroko altuera duen Sorginaren erretzea eta San Juan su eta ospakizunak Necocheako Euzko Etxeak antolaturik

2010/06/26

Non: Necochea, Argentina

Necocheako Euzko Etxetik adierazten dute larunbat honetan, 2010eko ekainaren 26an, bertako euskal etxeak antolatuta, ohiko San Juan festa egingo dela, besteak beste Sorgina --hiru metrotik gora duen panpina-- errez, eta bertako Gazte Alaiko dantzariek suaren inguruko dantza biribilak eginez, suak gaitzak desagertarazten dituen bitartean.

Euzko Etxeak, ohi bezala, Necocheako herritar guztiei eta publikoari oro har azabalduko dizkio ateak, parte hartu nahi duen orori zabalik den ekitaldia baita honakoa, jan eta edari zerbitzua eta ohiko erromeria ere programaren baitan daudela.



« Abuztua 2025 »
 
 
 
 
25
26
27
28
29
30
31

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia