Bordeleko euskal Etxeak, le Stade Bordelais - ASPTT (Bordele), Bera Bera (Donostia) et Urgozo Iturriko Txirrindulari Elkartea (Bilbo)rekin batera kirola eta kultura oinarri dituen irteera zikloturista bat antolatu dute datorren maiatzaren 8, 9 eta 10ean. Irteera honen helburua bi eskualde atlantiko eta bertako baso, duna, itsaslabar, eta mendi orlegiak ezagutzea da.
!go Etapa: Bordele – Léon, 150 km, +1000 m-ko desnibela.
Igaritako hiri eta herriak: Bordele, Talence, Villenave d’Ornon, Léognan, Saucats, Moustey, Pisos,
Commensacq (janari banaketa), Labouheyre, Escource, Mézos, Linxe, Léon.
2. Etapa: Léon – Donostia, 130 km, +1500 m-ko desnibela.
Igaritako hiri eta herriak: Léon, Soorts-Hossegor, Capbreton, Baiona, Bassussarry (janari banaketa),
Ahetze, Donibane Lohitzune, Hendaia, Irun, Hondarribia, Pasaia,Donostia.
3. Etapa: Donostia - Bilbo, 140 km, +2500 m-ko desnibela.
Irteera 18 urtez gorako esperientziadun txirrindulariei zuzenduta dago, afiliazio bereizketarik gabe.