Apirilaren 16an, larunbata, Tres Arroyos-ko Hiru Erreka Euskal Etxeak janari prestaketa eta salmenta antolatu du bere jardueren sostengurako.
Ohi bezala, Euskal Etxeko sukaldariek prestatuko dituzte platerak --oraingoan oilaskoa txilindron erara-- eta anoaka salduko, anoa bakoitza 90 peso.
Erreserbak garaiz egitea erregutzen da, telefonoz 421121 zenbakian, Zuzendaritza Batzordeko kideei esanez edo Euskal Etxean bertan.
Larunbatean, anoak 12:30etatik 13:30etara jaso ahal izango dira elkartearen egoitzan (Sarmiento 375).