euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Hiru Erreka Euskal Etxeak bazkaria antolatu du gaurko Sarmiento 375eko bere egoitzean

2009/08/30

Non: Tres Arroyos, Argentina

Gaur igandea, abuztuak 30, eguerdiko ordu batean, Tres Arroyosko Hiru Erreka Euskal Etxeak bazkaria antolatu du Sarmiento 375eko bere egoitzan. Gaurkoan menu argentinar samarra da prestatutakoa, hala nola picada, carbonada criolla, eta arrozesnea.

Bazkalostean opariak zozketatuko dira eta musika ikuskizun bat aurkeztuko da Andres Mazzitelli pianoan, Oscar Blanco saxoan eta Berbabé Vicario kantari.

Txartelaren prezioa, 40 peso helduentzat eta 20 haurrentzat. Erreserbak Euskal Etxean bertan egin daitezke astelehenetik ostiralera arratsaldeko seietatik zortziak arte; edo larunbatean, hilak 29.

-Euskal Etxearen webgunea: www.hiruerreka.com.ar



« Abuztua 2025 »
 
 
 
 
25
26
27
28
29
30
31

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia