Madrilgo Euskal Etxeko Euskal Dantza Taldeak emanaldia eskainiko du gaur larunbata, urriaren 17an, bertako Enparantza Nagusian, goizeko hamaika t'erdiak aldera. Euskal Etxeak bere bazkide eta lagun guztiak, eta egun horretan bertatik pasa daitezkeen euskaldunak oro gonbidatzen ditu izerdi handiz aurrera dirauen talde honi txalo batzuk ematera.
Euskal Etxeko webgunea: www.euskaletxea-madrid.com