Txileko Santiagoko Euzko Etxea-ko Zuzendari Batzordeak bazkideen Ezohiko Biltzar Nagusia deitu du premiaz gaur asteazkenerako, abuztuak 20, lehenengo deialdian arratsaldeko zortzietan eta bigarrenean zortzi t'erdietan, elkartearen egoitzan, hiriburuko Vicuña Mackenna 547 helbidean.
Argitzen du bilkura hau Euzko Etxearen taldeko elkartea den Inmobiliaria Vasca erakundeko Zuzendaritzaren eskariz deitua dela, hain zuzen ere hartako arduradun diren Félix Halcartegaray R., Eukeni Gallastegui A., eta Raúl Duhalde L.-ren eskariz, honako gaiak mahaigaineratu nahi dituztela Biltzarrean:
-Jabegoaren salmenta (eskaintza zehatzak daude)
-Euzko Etxearen egoitza hiri ekialdera mugitzeko proiektua
-Aurreko bi gaiak 'Inmobiliaria Vasca' elkarteko zuzendariek jorratuko dituzte bazkideen aurrean
Oroitarazten da elkarteko araudiaren arabera soilik eskubidedunak direla, alegia botoa eman dezaketela soilik bazkide kuotak pagatzen egunean daudenak, esan nahi baita aurtengo lehenengo sei-hilabetekoa ordainduta daukaten bazkide aktiboek.
Euzko Etxearen webgunea: www.euzkoetxeachile.cl.