Ostiral honetan, apirilaren 30ean, hilabeteroko 'ardo eta pintxo' bilera egingo du Miamiko Euskal Etxeak bere egoitza edo Txokoan, hilabetero azken ostiraletako ohiturari segituz.
Antolatzaileek zinez galdegiten diete etortzeko asmoa dutenei, lehen bait lehen baiezta dezaten, e-maila boniguen@gmail.com helbidera bidaliz, adieraziz bertan zenbat jende eta izenen bat.
Bilera diru etekinik gabeko ekimen bat da, beraz horregatik, behar izango den intendentzia, partaide kopuruari ahalik eta lotuen prestatzeko da aldez aurretik datu hori adierazteko eskea.
Elkartearen webgunea: www.euskaletxeaofmiami.org