Ostegun honetan, urriaren 20an, Txileko Hilario Olazaran taldeak Fray Pedro de Bardeci (Urduña 1641 - Txileko Santiago, 1700) euskaldunaren omenezko meza elizkizunean parte hartuko du. Bardeci beatifikazio prozesuan ibilia da.
Meza 19:00tan izango da, San Frantzisko elizan. Katherine Arriola sopranoak "Haurtxo Seaskan", "Ogi zerutik" eta "Ikusi Mendizaleak" abestuko ditu, Coral Catalunya abesbatzarekin. Angel Espinozak "Agur Maria" abestuko du, Hilario Olazaran Txile taldearekin batera.