Gaur, abenduak 19, larunbata, Chascomuseko ‘Zingirako Euskaldunak’ Euskal Etxeak antolaturiko bi ekintza burutuko dira bere egoitzan:
Alde batetik herri kirolak egingo dira goizeko 10:30tan Goulliard Plazan (egoitzaren parean) eta bestalde, arratsaldean, Olentzerok Euskal Etxeko txikienei bisita egingo die.