Gazteria dantza taldeak helduentzako euskal dantza ikastaro bat egingo du, ekainaren 21ean, goizeko 11etatik arratsaldeko 3etara Pariseko Eskual Etxean. Plazetan dantzatzen diren dantzak ikasiko dira bertan. Klaseen ostean bazkaria egingo da (bakoitzak bere janaria eraman behar du).
Izena emateko, bidali mezu elektroniko bat dantza@eskualetxea.com helbidera.