Bertako Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak antolaturik, gaur, urtarrilak 4 astelehena, hasiko da Chascomusen Argentinako lehenengo 'Udaleku' (sic), euskal jatorriko gaztetxoen udalekua. Urtarrilaren 10eraino. Ekimenean gutxienez General Acha, Paraná, Mar del Plata, Maipú, General Villegas, Laprida, La plata eta Chascomuseko Euskal Etxeetako gazteek (12 urtetik 16ra) hartuko dute parte.
Elkarte antolatzailearen webgunea: www.chascomus.com.ar