euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Hedoi Etxarte poetak kontzertu poetikoa eskainiko du gaur Passeig del Born-en

2009/05/23

Non: Bartzelona, Katalunia

Bi ahotsetan errezitatutako olerkiak, estereofoniak, kantak eta errezitaldiengaineko musika ditu 'Suzko Lilia'  emanaldiak. Hedoi Etxartek argitaratu berri duen olerki liburua abiapuntu hartuta Andoni Arcilla musikariak doinua gehitu edo abestiak sortu ditu. XX mende hasierako abangoardietako idazleen aipuekin hornituta dago emanaldia (Breton, Marinetti) baita euskal olerkari modernoen poesiarekin (Gabriel Aresti, Harkaitz Cano, Angel Erro). Emanaldiaren oinarria olerkia bada ere jazz, gospel eta ragtime doinuak entzuten dira, oro har teklatua eta Andoniren ahotsak hartzen dute musikan parte, baina Hedoik biolinarekin ere partehartzea du. Passeig del Bornen, 18.00tan.

informazio gehiago



« Abuztua 2025 »
 
 
 
 
25
26
27
28
29
30
31

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia