Apirilaren 25ean, 20:00etan, Hedoi Etxarte euskal idazleak Sinplistak poema liburua aurkeztuko du Bartzelonako Euskal Etxean. Sarrera doan.
Sinplistak poema liburuak ez dauka antzik batere euskaraz idatzitako beste ezerekin. Poema zuzenak eta zorrotzak dira Sinplistak honetakoak, artifiziorik gabeak eta zakarrak ere bai batzuetan. Oso gaurko poemak dituzu: konprometituak, sozialak, salaketazkoak eta amodiozkoak.