Boiseko Euzkaldunak EEak elkarteko haurrentzako 2026ko Halloween festa antolatu du.
Euskal Etxeko sotoan egingo da, urriaren 25ean, igandea, 15:00etatik 17:00etara. Sarrera gisa, partekatzeko gozokiak edo etxeko postre bat ekarri besterik ez.
Haurrek "gozokia ala ziria" (trick-or-treat) eskean ibili ahal izango dute aretoan zehar jarritako familien mahaietan.
Haurren mozorro-desfilea egingo da (agian heldu batzuk ere partaide), gailetak apaintzeko aukerarekin eta, batez ere, ondo pasatzeko parada nagusi.
Mesedez, baieztatu etorriko zareten dcoyle313@outlook.com helbidean.

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


