Igande honetan, urtarrilaren 11n, Laguntza elkarteak Bordeleko Euskal Etxeko haurrak eta nagusiak gonbidatu ditu Euskal Etxera, bertan Gabonetako festa batez gozatzeko. Jaia 15:30tan hasiko da. Jokoak egingo dituzte, janari goxoa izango da dastatzeko eta agian Olentzero ere bertan izango da. Informazio gehiago: pantxika.martin-uhalt@eskualetxea.org.