euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Haur txokolatekada Gurutze Gorriaren Komunitate Zentroan 'Kotoiaren Lurra'k antolatuta

2008/08/16

Non: Resistencia, Argentina

Chaco probintzia argentinarreko 'Kotoiaren Lurra' Euskal Etxeak bigarren urtez segidan antolatuta, Haurren Eguna ospatzeko eta Arantzazuko Ama ohoratzeko Alkartasunezko Bigarren Txokolatekada Handia egingo da gaur larunbata, abuztuak 16, arratsaldeko lauetan, Gurutze Gorriak Juan Bautista Alberdi auzoan daukan Komunitate Zentroan, hartzaileak zentro honetara biltzen diren haurrak izanik, besteak beste txokolatea, pastizak, ogitxoak eta beste bustigarri batzuk eskainiko zaizkiela.

Ikuskizun eta animazio atala Miguel Lurbe eta bere konpainiaren esku egongo da.

Ekimen honetan partaide izan nahi dutenek, txokolatekadan eskaintzeko jateko edo edateko zerbait ekarriz Marta Ciruela Etxeparerekin --Chacoko Euskal Etxeko lehendakariordea) jar daitezke harremanetan (03722) 444625 telefonora deituz.

Aldi berean, ekitaldi berean lagundu eta zerbitzatzen aritu nahi dutenak zenbaki horretara deituz edo e-maila hona bidaliz egin dezakete: centrovascodelchaco@hotmail.com.



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia