Argentinako General Rodriguez hirian Expodel 2008 Enpresa Txiki, Ertain eta Handien erakustazoka asteburu osoan egongo da zabalik. Azoka Udal Kiroldegian izango da eta bertan izango da 'Eusko Aterpea' Euskal Etxea stand batekin. Asteburu osoan euskal kultura erakutsi eta zabaltzeaz gain, pintxoak, euskal musika, ardoa, oroigarriak ... izango dira eta gaur haur eta helduentzako euskara ikastaro bat antolatu dute. Azoka txerri baten zozketarekin amaituko dute Euskal Etxekoek.