Aurrera darrai Mar del Platako 2010eko Euskal Argentinar Astea bertako Denak Bat Euskal Etxeak antolatuta eta Eusko Jaurlaritza, Buenos Aires probintziako gobernua, Gral. Pueyrredongo Udala eta F.E.V.A-ren babespean.
Hau da gaurko programa:
Larunbata, Urriaren 30a
Mar del Platako 2010eko Euskal Argentinar Astearen hasiera ofiziala. Agintari, kazetari, bazkide eta bestelakoei harrera. Hitzak erakundeko Presidentearen eskutik. Lunch-a eta brindisa.
Lekua: Denak Bat
Ordua: 11:30
Pala partidu eta desafioak. Eduardo Ross, Javier Nicosia, Andres Dick eta Facundo Andreass munduko txapeldunen partehartzeaekin. Sarrerak aldez aurretik.
Lekua: Denak Bateko Teyú Cuaré frontoian
Ordua: 18:00