Ostiralean, urriaren 31n, harrera ekitaldia eskainiko die Urkullu lehendakariak Mexikoko euskaldunei (eta Euskal Etxeak Lehendakariari) Iñigo Urkullu euskal ordezkaritza baten buru Mexikoko errepublikara egiten ari den bidaiaren baitan. Euskal Etxearen egoitzan izango da (Aristóteles 239, Col Polanco; Miguel Hidalgo 11550 DF), 19:30etan. Zintzur bustitzea eskainiko da ('ohorezko ardoa').
Gonbidapena behar da. Baieztatzeko edo galdetzeko, idatzi helbide honetara centrovasco@prodigy.net.mx edo deitu 5250-4025 zenbakira (Euskal Etxeko Administrazioa).