Datorren martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, Joseba Apaolaza, David Pinilla eta Patxo Telleria euskal aktoreek eta Harkaitz Canok idazleak berak “Twist” eleberriaren hainbat pasarteren irakurketa eskainiko dute Madrilen, Tipos Infames liburudendan (San Joaquín, 3), eguerdiko 12:00etan. Musika ere izango da, Iñaki Salvadorren eskutik.
Sarrera doakoa izango da. Irakurketa amaituta, gainera, bertaratzen direnek idazlearekin eta aktoreekin solas egiteko aukera izango dute.