euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Hamar mintzaldiz osatutako "Instituzioak eta euskal kulturari buruzko zikloa" La Plata Abokatu Ikastetxean

2013/10/02

Non: La Plata, Argentina

Euzko Etxea-ko (La Plata- Argentina 14 Nº 1245, esq. 58) zuzendaritza batzordeak hamar mintzaldiz osatutako "Instituzioak eta euskal kultura" izeneko zikloaren berri eman du. Mintzaldiak La Platako Abokatu Ikastetxean (Calle 13 nº 821/29 E/ 48 Y 49) izango dira, urriaren 1an, asteartea, eta 2an, asteazkena.

Gogoeta Askerako Euskal Katedra, La Platako Abokatu Institutua eta La Platako Epai Departamentuko Magistratu eta Funtzionario elkarte"k antolatua. Izen-ematea dohainik.

Programa osoa:

Urriaren 1a, asteartea
-18:00 Ongietorri mintzaldia.
-18:15 Udako Euskal Unibertsitatearen aurkezpena, Dr. Enrique Aramburuk egina
-19.15 Euskaldunen jatorria (Ing. Jorge Beramendi)
-19.45 Euskal hizkuntza eta literatura (Dr. Carlos Irisarri)
-20.45 Euskal etnologia (Lic. Rosario Naya)

Urriaren 2a, asteazkena

-18.00 hs: Euskal Historia antzinarotik XXI mendera arte (Lic. Pedro Beramendi)
-19.10 Euskaldunak eta itsasoa (Luis Luquez Minaberrigaray)
-19.40 Euskal zuzenbidea (Dr. Enrique Aramburu)
-20.10 Euskal jantzi garrantzitsuenak (Magdalena Mignaburu)
-20.40 Euskaldunak argentinar historian zehar (Dr. Jorge Otaño Piñero)
-21.10 Euskal Abizenak Argentinan (Ing. Jorge Beramendi)

Loturak:

-Colegio de Abogados de La Plata (439-2222)

-Centro Basko Euzko Etxea (457-1638)
-Cátedra Libre de Pensamiento Vasco UNLP

Emaila: pensamiento.vasco@presi.unlp.edu.ar

 

 

informazio gehiago



« Abuztua 2025 »
 
 
 
 
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia