Arvada herrian dagoen Coloradoko Euskal Etxeak lehen aldiz ospatuko du 'Halloween' gaua eta horretarako Akelarre bat antolatu dute. Euskal Etxetik Euskal Herriko mitologia pertsonaiez jantzita joatea eskatu dute, hala nola Akerbeltz, Basajauna, Lamiak, Mari, ... Ekitaldia arratseko 17:00etan hasiko da Arvadako helbide honetan: 11114 west 78th Etorbidea.
Coloradoko Euskal Etxearen webgunea