Azaroaren 2an, larunbatean, Halloween festa ospatuko da Shanghaiko Euskal Etxean (Wanhandu lu 269 nº10, Xinzha lu-tik gertu). Hau de eguneko egitaraua:
Programa:
-19:30 Topaketa
-21:00 Afaria, 150 RMB (100 RMB mozorrotuentzat).
-22:30 Mozorro festa, “hildako famatuz” jantzita
Afarirako erreserbak ostiral eguerdia baino lehen egin behar dira. Horretarako bidali mezua Euskal Etxearen e-mailera: shanghaikoeuskaletxea@gmail.com