Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxeak antolatutako "Euskal Eguberri Ohituren XXXI. Haur eta Gazte Lehiaketa", elkartearen egoitzan, 11:00etan, 4 urtetik 16 bitartekoentzat.
Hona deialdia:
Urtero bezala, elkarrekin lan egingo dugu Gabonetako zorion-txartelak sortzen, ondoren munduko hainbat txokotan dauden lagunei bidaltzeko.
Nola funtzionatzen du? Lehenik entzun egin behar da eta parte-hartzaileek euskal tradizioei buruzko ahozko kontakizunak, ipuinak eta istorioak entzuteko aukera izango dute.
Ondoren, sortzeko momentua iritsiko da: aurrez diseinatutako txarteletan marraztuz, entzun dutenaren beren interpretazio propioa islatuko dute.
Parte-hartzaileak whatsAppez eman dezakete izena 098 651 652 zenbakian edo haizegoa@netgate.com.uy helbidera idatziz.
- Honako informazioa bidali mesedez:
- Izen-abizenak
- Adina
- Ikasketa-maila
- Harremanetarako telefono-zenbakia


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


