Larunbatean, urtarrilak 12, Pariseko Euskal Etxeak euskal elkarteen urtebetetze festa egingo du. 2012an Eskualdunak euskal etxeak 100 urte egin ditu, Elgar aldizkariak eta Gernikak abesbatzak 80, Sustraiak Erroak elkarteak 30 eta Anaiki abesbatzak 25.
Egitaraua:
- 16:30ean: argazki erakusketaren irekiera.
- 17:00etan: hitzaldi-solasaldia Elgar aldizkariari buruz.
- 19:00etan: Gernika eta Anaiki abesbatzen kontzertua, Sustraiak Erroaken parte-hartzearekin.
- 20:30ean: zizka-mizkak eta, ondoren, festa afaria.