Abenduaren 8an Euzkal Etxeak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko du; eta horretarako Errekatarrak abesbatza, San Genaroko Abesbatza eta Unibertsitateko Coralía del Sol abesbatza gonbidatu ditu Euskal Etxean bertan abestera (Belgrano 139). Gainera, dantza, euskara eta txistu ikastaroen bideoak erakutsi ondoren, Sukaldariak taldeak txipiroiak prestatuko dituzte.
Sarrerak $30 balio du.