euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

HABEko lehen urratseko maila abiapuntu duen 'BAT' laburmetraia aurkeztuko dute Euskal Etxean

2008/10/18

Non: Bahia Blanca, Argentina

Bahia Blancako 'Union Vasca' Euskal Etxeko euskara ikasleek HABE euskara ikasteko programako lehen urratseko ikasgaiak biltzen eta zabaltzen dituen 'Bat' laburmetraia aurkeztuko dute. Laburmetraia Euskal Etxeko antzerki eta euskara ikasleek burutu dute eta euskara irakasle Rocío Carrasco eta Miguel Mendiondo izan dituzte zuzendari. Laburmetraiak HABE programak dituen lau urratsetatik lehena biltzen du. Hortaz, 'Bat' laburmetraiak beste hiru izango ditu atzetik. Laburmetraiaren aurretik Euskal Etxeko 'Gure Antzerki' antzerki eskolako kideek 'perfomance' bat antzeztuko dute. Ekitaldiaren amaieran eztabaida bat izango da koordinatzaileen eskutik eta laburmetraiaren DVD-a eskainiko zaie bertaratutakoei. Ekitaldia 'Union Vasca' Euskal Etxean (Lavalle kalea, 276) izango da, arratsaldeko 17:30etatik aurrera.

Informazio gehiago:

Gure Antzerki antzerki eskola

'BAT' laburmetraia-ren webgunea



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia