General Roca, Argentina. Rio Negro probintzia argentinarreko Gure Etxea Euskal Etxeko kideek zenbait jarduera antolatu dituzte Iruñeko sanferminak erarik tradizionalean ospatzeko. Giro horretan, San Fermini eskainitako meza bat ezin zitekeen falta, eta horrekin batera txupinazoa, dantza emanaldiak, Buruhandi eta Erraldoien kabalkada eta antzeko hitzorduak antolatu dituzte, baita 350 lagun baino gehiagorentzako paella erraldoi bat ere. Berandu arte luzatuko dira jardunak eta bertaratatuko direnek Otxote Osasuna entzuteko parada izango dute, Necocheako euskal talde hau gonbidatua izan baita bertara. Lekua, eta beraz txartel kopurua, mugatua da. Txartelak, salgai $80ko prezioan. Informazio gehiago hemen eskura daiteke.