Larunbat honetan, ekainaren 7an, London Basque Society elkarteak Gure Esku Dago giza-katearen aldeko ekitaldia antolatu du Londresen.
Egitaraua:
-Hasiera 13:00tan Weavers Fields parkean, Oxford House egoitzaren ondoan (Derbyshire Street, Bethnal Green E2 6HG. Metroa: Bethnal Green).
- Jaia: musika, txalaparta, lipdub...
- Bakoitzak bere janari eta edaria ekarri beharko du.