Gral. Rodriguezeko Eusko Aterpea euskal etxeak gonbidapena luzatu du igande honetan, martxoaren 25ean, Gral. Rodriguezeko euskaldunek Guillermo Larreguiren omenez burutuko duten “Baietz egin!” ibilaldira.
Larreguik egin zuen ibilbide gogoangarri haren 77. urtemugan, Eusko Aterpea-ko lagunak oinez eta eskorga bultzatzen joango dira Gral. Rodriguezetik Lujanera. Ibiltariak euskal etxetik –Mitre kaleko 370 zenbakian– aterako dira goizeko 9:00etan eta Lujanera heltzean askaria partekatuko dute hiriko Garraio Museoan. Izena emateko, idatzi aliciaitcea@gmail.com edo mpbalbi@hotmail.com helbideetara.
-Eusko Aterpea webgunea