Guillem Joan kantautore katalanak kontzertua eskainiko du gaur, irailak 18, Euskal Etxean. Emanaldia 20:00etan hasiko da eta bazkideentzat sarrera doakoa da. Euskal Etxeko bazkide ez direnek ordea, bi euro ordaindu beharko dituzte eta sarrerarekin batera edari bat hartzeko eskubidea izango dute.

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


