Gral. Rodriguezeko Eusko Aterpea ez da atzean geratzen Euskararen Egunaren ospakizunetan. Egun honetan, 2010. urteko tailerrak bukatutzat emango dira bideo eta abestiekin, eta Mar del Platako Euskal Astean saritutako lanak aurkeztuko dira. Itziar Mohr irakaslearen Dantza taldeak erakustaldia burutuko du, eta erromerian zehar sukaldariek prestatutako jaki bereziak dastatu ahal izango dira.
Arratsaldeko 20:30etan izango da batzea Mitre 370eko egoitzan.