Irailaren 12an, asteazkenean, Gorka Landaburu Cambio 16 aldizkariaren lehendakariorde eta editorea eta Martxelo Otamendi Berria egunkariaren zuzendaria izango dira Bartzelonako Euskal Etxeak antolatutako "Euskal Herria, eta orain zer?" II. mahai-inguruko partaideak. Vincent Part arituko da moderatzaile lanetan.