Astearte honetan, irailaren 23a, Irungo Nabartenea aretoan 'Gora Vasco' dokumentala izango da ikusgai. Filme honetan Guillermo Larregui euskal inmigranteak 1935ean Argentinan eginzuen balentria gogoratzen du: 24.000 kilometro egin zituen oinez, Argentinako alde batetik bestera, esku-gurdi bat bultzatuz. Apustu bat irabaztearren egin zuen, baina gizonaren burugogortasuna eta adorea garaiko argentinarrentzat inspirazio iturri bihurtu zen. Dokumentalean, Roberto Arizmendi zuzendari euskal-argentinarraren kamarak gaur egun Larreguiren balentri bera eginnahi duen gazte baten esperientzia kontatzen du.
Emanaldia arratsaldeko zazpi t'erdietan izango da, Irungo Nabartenea aretoan (Kale Nagusia, 11). Telefonoak: 943-243048; 943 243049.