euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

'Gora Vasco' filma emanen dute Rio Gallegos-en, Santa Cruz-ko Immigrantearen I.go Egun Probintzialaren baitan

2011/09/03

Non: Rio Gallegos, Argentina

Larunbat honetan, irailaren 3an, Santa Cruz probintzia argentinarreko Immigrantearen Lehenengo Eguneko egitarauaren baitan, Arizmendi anaien 'Gora Vasco' dokumentala eskainiko da, honako ordutegiaren arabera:

-15:00etan, agintariak eta indar biziak bertan direla, Immigrantearen Eguneko ekitaldia, Santa Cruz probintziako gizataldeen kabalkada eta 'Dr. Nestor Carlos Kirchner' Immigranteen Plaza inaguratzea, Luis Saldivia zizelkaria egile

-18:00etan, udal gimnasioan, 'Argentina Tierra de nmigrantes' erakusketa ibiltaria, Migrazioen Zuzendaritza Nazionalak, Barne Ministerioaren baitangoa denak, eraturik; eta 'Gora Vasco' filmaren emanaldia, Rio Gallegos-ko 'Hegoalde Argentinarra' Euskal Etxearen eskutik

-20:00etan, Egoiliar Txiletarren Zentroan, gizataldeen stand-en irekiera eta bi libururen aurkezpena: Di Martino Pierno-ren 'Porque soy un inmigrante', eta Patricia Halvorsen-en 'Libro fotográfico de familias pioneras de Lago Viedma'



« Abuztua 2025 »
 
 
 
 
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia