Gaur, uztailak 19, Gooding-eko Euskal Etxeak euskal jaialdia egingo du. Egunaabiatzeko meza izango da 11:00etan. Jarraian barbakoa aire librean, Gooding Basque Association-eko kideek prestatua. Egunean zehar aukera izango da euskal dantzen erakustaldiak eta herri kirolak ikusteko eta jolasetan parte hartzeko. Barbakoarako tiketak hartu beharko dira, helduek 12 dolar eta haurrek 6.

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


