Rosarioko Udalak sortutako Gizataldeen Gaua ekimena izango da larunbat honetan, uztailaren 14a, Zazpirak Bat euskal etxean.
Magdalena Mignabururen 'Gure Arropa' erakusketa, eta eskulanen salmenta gauzatuko da euskal etxeko lehenengo solairuan. Gaueko 21:30etan taberna antolatuko da egoitzako frontoian.
Sarrerak 70 peso balio ditu (edariak ez daude prezio honen barne).
Zazpirak Bat webgunea.